XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salome - Gizendu? ¡Que horror! ¡Liraindu, liraindu!

Kasilda - Beti gerri-eder! Kopla oiek ezkongaietan izaten dituzte. (Galdezka) Zer eman nezaioke jaten? Zer derizkiozu?

Petri[killo] - Botikan saltzen ez dan zerbait.

Salome - Taloa ta esnea orduan!
Petri[killo] - Ez da txarrena.

Kasilda - Ez bait du txoriak aña jaten.

Petri[killo] - Ba nik, egia esan, ezur konpontzaile naiz, ortik aurrera gutxi dakit. Doi-doi andreak ba dituztela milla matrikula... eta... Kukuak kantatzen du Mayatzean kuku... Udaberriko gaitza (kiñu egiñaz).

Kasilda - Bai bai, aditzen dizut. Gauza da, zerbait egin bearko degula, bestela aulkeriaz berriz ere ezurrak ausiko zaizkio.

Petri[killo] - Ez dago beldurrik, gazteak ez ditu austen, berak ez ba ditu puskatzen. Zartzaroan austen dira berez. (Txintxarri otsa entzun bedi).

Kasilda - Ba goaz. Beste norbait ba datorkizu-ta.

Petri[killo] - Gaxo ta elbarriak ez dira falta.

Kasilda - Gure alaba jangartxu oni ez dakit zer eman.

Petri[killo] - D. Gabino'k inyekzio pizkarri batzuek jarriko dizkio.

Salome - Ni ez noa D. Gabino'rengana. Lenago ere eman zizkidan ziztada ederrak... eta eztarriko zulotik sonda ¡Atx!

Kasilda - Ez da errez zurekin asmatzea.

Salome - Nai badezu. Marañon'engana edo bestela iñora ez!

Kasilda - Baita zera ere! Ortarakoxe gaude! Madrid'era neskari gogoan sartu zaiolako. Goazen, goazen! (Dijoazela).

Petri[killo] - Zoazte ondotxo. (Isilpean) Obe diozu lenbaitlen senar on bat arkitu. (Atea itxiaz mai ondora doa gero eseriaz).

II AGERRALDIA. PETRIKILLO eta bere ANDRE JOXEPA

Joxepa - (Beste atetik sartuaz) Jonixio! Jende aundia etortzen asi zaizu ta bildur ez ote degun izango okerren bat. D. Gabino'k jakiten ba'du...

Petri[killo] - Nik zer kalte egiten diot bada...? Bost ajola zaio neregatik.

Joxepa - Zeintzuek ziran? (Jakinguraz). Ez ditut ezagutu.

Petri[killo] - Ez ta nik ere. Gañera badakizu gure etxeak bear dula izan: etxe mutu. (Beatza ezpain-gañean ipiñirik).